Azkenean, pikoteo apur bat eta listo.
Beste batzutan berriz, izozkailua ireki eta behar dituzun osagaiak falta. Ze amorrua ezta?! Asteguna izango balitz, dendara feitsi eta listo. Baina zer gertatzen da jai eguna bada? Puff!
Gaur patata tortila bat egitea bururatu zait. Baina batzuetan ze nekagarria izaten den patatak zuritzea ezta? Ta ahaztu gabe, frijitzea.
Hona hemen, patata tortila errez eta azkar bat.
TORTILA AZKARRA
Osagaiak:
- Arrautza
- Paketeko patatak (betiko rufflesak)
- Kipula (niri ezinezkoa egiten zait osagai hau gabe jatea, "mazakote" bat iruditzen zait, honek bai ematen diola zaporea)
Nola egin:
- Arrautza batzuk irabiatu (zenbat pertsonentzako den kontutan hartu).
- Ondoren, patatak arrautzetan sartu, bigundu daitezen.
- Kipula sartaginean frijitu ondoren dena nahastu eta sartaginera.
- Azkenik, buelta ta buelta eta ondo eginda dagoenean platerera eta hortik tripara.
1 comentario:
Probatuta dut, bai, errezeta hau. Gogoratzen dudanez telebistan ikusi nuen eta sukaldari ospetsu batek egina. Hasieran adar-jotze bat zela pentsatu nuen, baina ez, probatu eta ... bueno, jateko modukoa ateratzen dela, aizu. Bat nator zurekin tipularen asuntoan.
Beno, segi horrela eta ea ideia batzuk ematen dizkiguzun sukalderako eta, agian, argazki eta guzti jarri ezkero ... hobe.
Joxe Amenabar
Publicar un comentario