Azkenean, pikoteo apur bat eta listo.
Beste batzutan berriz, izozkailua ireki eta behar dituzun osagaiak falta. Ze amorrua ezta?! Asteguna izango balitz, dendara feitsi eta listo. Baina zer gertatzen da jai eguna bada? Puff!
Gaur patata tortila bat egitea bururatu zait. Baina batzuetan ze nekagarria izaten den patatak zuritzea ezta? Ta ahaztu gabe, frijitzea.
Hona hemen, patata tortila errez eta azkar bat.
TORTILA AZKARRA
Osagaiak:
- Arrautza
- Paketeko patatak (betiko rufflesak)
- Kipula (niri ezinezkoa egiten zait osagai hau gabe jatea, "mazakote" bat iruditzen zait, honek bai ematen diola zaporea)
Nola egin:
- Arrautza batzuk irabiatu (zenbat pertsonentzako den kontutan hartu).
- Ondoren, patatak arrautzetan sartu, bigundu daitezen.
- Kipula sartaginean frijitu ondoren dena nahastu eta sartaginera.
- Azkenik, buelta ta buelta eta ondo eginda dagoenean platerera eta hortik tripara.